Txorieriko Berbalagun egitasmoaren baitan, irteera antolatu da urtarrilaren 30erako. Berbalagunek Lezamako trenbide zaharraren bideari jarraituko diote eta Bilbora oinez abiatuko dira. Hitzordua 09:30ean ipini dute Olan, geltoki ondoan, eta ibilaldiak lau ordu iraungo du; gainera, Artxandako tunela bisitatuko dute. Ibilaldia Zazpikaleetan amaituko da eta Olara oinez itzuliko dira parte-hartzaileak. Ekintzan parte hartzeko, izena eman behar da urtarrilaren 28a baino 635 753 595 telefono-zenbakira deituta.
Barakaldoko artista Deriora iritsiko da barikuan, eta Kultur Birikan “patafisika kuantiko”ari buruzko erakusketa ipiniko du ikusgai. Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia barikuan, 19:00etan, izango da eta bisita gidatua egingo da. Ekitaldia antolatu dute DerioKOmunikazioak, Derioko Udalak eta Kultur Birikak.
Untza mendi-talde derioztarrak hiru irteera antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 16an, Arabako Askuren/Beratza eta Redondo mendietara (14 km) joango dira, eta hilaren 23an, San Pedro Atxarrera (10 km; Bizkaia). Azkenean, urtarrilaren 30ean, ibilaldia egingo dute Galdaramuño eta Topinburu mendietan zehar (13 km; Gipuzkoa). Hiru egunetan, hitzordua 08:00etan ipini dute Nagusien Etxean.
Jardunaldiak Gurpide elkarteak antolatu ditu Larrabetzuko Udalaren babesarekin. Helburua da jardunaldiak lekua izatea “banda marroiaren aurrean, lasaitasunez pentsatu eta gure baso-lurrak kudeatzeko erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute. Horretarako, hiru ekintza egingo dira, Keko Alonso Besaia egitasmoko kideak zuzenduta.