Lezamako trenbide zaharretik Bilbora

Aikor aldizkaria 2022ko urtarrilaren 18a

Txorieriko Berbalagun egitasmoaren baitan, irteera antolatu da urtarrilaren 30erako. Berbalagunek Lezamako trenbide zaharraren bideari jarraituko diote eta Bilbora oinez abiatuko dira. Hitzordua 09:30ean ipini dute Olan, geltoki ondoan, eta ibilaldiak lau ordu iraungo du; gainera, Artxandako tunela bisitatuko dute. Ibilaldia Zazpikaleetan amaituko da eta Olara oinez itzuliko dira parte-hartzaileak. Ekintzan parte hartzeko, izena eman behar da urtarrilaren 28a baino 635 753 595 telefono-zenbakira deituta.