Baso-jardunaldiak Larrabetzun

a: Gurpide 2022ko urt. 12a, 10:45

Jardunaldiak Gurpide elkarteak antolatu ditu Larrabetzuko Udalaren babesarekin. Helburua da jardunaldiak lekua izatea “banda marroiaren aurrean, lasaitasunez pentsatu eta gure baso-lurrak kudeatzeko erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute. Horretarako, hiru ekintza egingo dira, Keko Alonso Besaia egitasmoko kideak zuzenduta.

Lehenengoa, “Gaur egungo basoen egoera ulertu” izenekoa, urtarrilaren 18an, 18:30ean, izango da Anguleri kultur etxean; eta bigarrena, “Gure baso-lurrentzat alternatibak irudikatzen”, otsailaren 3an, 18:30ean, Angulerin ere bai. Azkenik, otsailaren 12an, 09:00etan, bisita gidatua egingo da “lursail eredugarrietara”. Ekintzetan izena emateko, 944 557 009 telefono-zenbakira deitu behar da, edo udaletxera jo.

Bestalde, Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, iaz 15.000 euroko funtsa ipini zen martxan lursail publikoak erosteko eta baso-politikako beste eredu bat garatu ahal izateko. “Hiru eskaintza daude mahai gainean eta laster egingo da erosteko txosten teknikoa”, idatzi du Iñigo Gaztelu alkateak Facebooken.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).