Alberto Palomeraren “Ukiyotao metodoa” erakusketa Derion

b eta a: albertopalomera.com 2022ko urtarrilaren 12a

Barakaldoko artista Deriora iritsiko da barikuan, eta Kultur Birikan “patafisika kuantiko”ari buruzko erakusketa ipiniko du ikusgai. Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia barikuan, 19:00etan,  izango da eta bisita gidatua egingo da. Ekitaldia antolatu dute DerioKOmunikazioak, Derioko Udalak eta Kultur Birikak.