Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Asteburuan, jaiak izango dira Asuan eta bertan ekintza-sorta zabala egongo da, hala nola umeentzako jolasak, magia, gastronomia-lehiaketak, musika eta herri-bazkaria.
Derioztarrek aire libreko zinema gozatzeko aukera izango dute uztailean. Barikuan, uztailak 15ean, Los Croods 2 pelikula emango da, 22:15etik aurrera, Lainomendi kalean; eta datorren asteko barikuan, uztailak 22, Ainbo filma, Euskal Herria kaleko aparkalekuan.