Derioztarrek aire libreko zinema gozatzeko aukera izango dute uztailean. Barikuan, uztailak 15ean, Los Croods 2 pelikula emango da, 22:15etik aurrera, Lainomendi kalean; eta datorren asteko barikuan, uztailak 22, Ainbo filma, Euskal Herria kaleko aparkalekuan.