Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta horren haritik herri bazkaria antolatuko du otsailaren 11rako. Bazkaria egin baino lehen, trikipoteoa egingo da herriko tabernetan, baita ekitaldi bat ere. Bazkaldu ostean, ekintzak egingo dira, besteak beste, Eingo! Taldeko kontzertua. Herri bazkarian izena emateko tiketak salgai daude Lezamako tabernetan. Bazkideek, umeek, langabetuek eta jubilatuek 12 euro ordaindu behar izango dituzte; gainerakoek, 15 euro.
Larrondon ere sarituko dituzte mozorrorik onenak eta originalenak. Bi kategoria egongo dira, familiak eta nagusiak, eta guztira 750 euro banatuko dira saritan. Familia-kategoriaren irabazleak 200 euro jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 150 euro; eta hirugarrenak, 100 euro. Nagusien mozorrorik onenak, bestalde, 150 euro jasoko du saritzat; bigarrenak, 100 euro; eta hirugarrenak, 50. Mozorro-lehiaketa otsailaren 11n egingo dute 18:00etan. Xaiborrek girotuko du arratsaldea eta sorpresak egongo dira. Gainera, mozorrotzen diren ume guztiei gozokiak emango dizkiete. Loiuko Udalak antolatutako ekintza da.
“Eta zuk nola ligatzen duzu?” tailerra. Otsailaren 11n, 19:00etan, Gaztestazioan.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Maskara-tailerrak. Otsailean, ludotekan.
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera, Larrabetzuko Udalak deialdia egin zuen, herriko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzeko. Egitasmoaren abiapuntua izan da 36ko gerra, gerra osteko diktadura eta gerraren giza dimentsioa, orduko gizon-emakumeen eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta haiei aitortza justua eta egiazkoa egiteko. “Larrabetzuko oroimen historikoa artista gazteen begietan” izenpean, egitasmoaren emaitzak zapatuan, otsailak 11, 19:00etatik 20:30era, eta domekan, otsailak 12, 12:00etatik 13:30era, ikusgai ipiniko dira Anguleri kultur etxean.