Larrabetzuko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak ikusgai Angulerin

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 7a, 11:17

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera, Larrabetzuko Udalak deialdia egin zuen, herriko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzeko. Egitasmoaren abiapuntua izan da 36ko gerra, gerra osteko diktadura eta gerraren giza dimentsioa, orduko gizon-emakumeen eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta haiei aitortza justua eta egiazkoa egiteko. “Larrabetzuko oroimen historikoa artista gazteen begietan” izenpean, egitasmoaren emaitzak zapatuan, otsailak 11, 19:00etatik 20:30era, eta domekan, otsailak 12, 12:00etatik 13:30era, ikusgai ipiniko dira Anguleri kultur etxean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).