Ipuin-kontaketa musikatua, Ameli eta Iratiren eskutik. Apirilaren 22an, 11:30ean, liburutegian. Hiru urtetik gorako umeentzat. Izena eman behar da.
Inisitue Zamudioko Gazte Asanbladak apirilaren 22rako antolatu du Gazte Eguna. Azaldu dutenez, “Zamudion ez dugu gazteok elkartzeko gunerik eta kuadrilla bakoitza bere lonjan ibiltzen da; hori pandemiaz geroztik gehiago nabaritzen dugu, gainera. Horregatik, Gazte Eguna aprobetxatu nahi dugu herriko gazte guztiok elkartu, partekatu, harremanak estutu eta ondo pasatzeko; eta, aldi berean, horri bidea emango dion gunea sortzeko”.
Zapatuan, apirilak 22, goi-mailako pala jaialdia egongo da Larrabetzuko frontoian, Nazioarteko Bizkaia Open txapelketaren barruan. Horretan lau bikote profesional arituko dira eta tartean, Txorierriko pilotari biak ditugu. Partidak 18:00etan hasiko dira. Lehenengoan, Roman Maldonado larrabetzuarrak Alkortarekin batera Necol-Trannoy bikotearen kontra jokatuko du. Eta bigarrenean, Asier del Rio lezamarra eta Pablo Fusto argentinarra Madariaga-Urrutia bikotearen kontra sartuko dira lehian. Sarrerak bost euro balio ditu.
Udaberriko festa. Apirilaren 22an, 21:00etatik 23:00etara, gaztetxean.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.
Liburuaren Eguna ospatzeko, apirilean liburuen rallya egingo dute Zamudioko liburutegian. Erabiltzaileek hainbat liburuetako aipuak topatuko dituzte liburutegian, eta asmatu beharko dute zein liburutakoak diren. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txartelak zozketatuko dituzte, Zamudioko liburu-dendan gastatu ditzaten. Gazteentzako eta helduentzako ekintza da.
Ikastaroetan egindako margolanak: apirilaren 3tik 28ra, erakusketa-aretoan.
Balkoi apainduen lehiaketa. Izena ematea: apirilaren 17tik 28ra, liburutegian.
Liburuaren Eguna ospatzeko ekitaldiak: apirilaren 21etik 27ra.
Herri-ortua. Apirilaren 21ean eta 22an, 18:00etan, Gaztestazioan. Izena ematea: apirilaren 20ra arte.
Berrogei urte bete dira Derio, Erandio, Loiu, Sondika eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Urteurrena ospatzeko, apirilaren 22an eta 23an ekintzak izango dituzte Sondikan: desanexio-prozesuan parte hartu zuten ordezkari politikoei omenaldia, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta euskal ezkontza, hain zuzen ere.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |