Kontzertua eta euskal ezkontza Sondikan, desanexioaren 40. urteurrena ospatzeko

Berrogei urte bete dira Derio, Erandio, Loiu, Sondika eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Urteurrena ospatzeko, apirilaren 22an eta 23an ekintzak izango dituzte Sondikan: desanexio-prozesuan parte hartu zuten ordezkari politikoei omenaldia, Xabi Aburruzagaren kontzertua eta euskal ezkontza, hain zuzen ere.

Apirilaren 22an, 19:45ean, omenaldia egingo diete desanexio-prozesuan ibili ziren ordezkari politikoei. Ondoren, 20:00etan, kontzertua egingo du Xabi Aburruzaga trikitilariak eta agertokian hauek lagunduko diote: Olagüe talde koralak, Pentagrama kultura elkarteak, Gorantzaileak dantza taldeak, Txuma Olagüe abesbatzak, Ipar Elaiak txistu taldeak eta CD Gimnasia Bilbaok.

Euskal ezkontza hurrengo egunean, apirilaren 23an, izango da. Segizioa 12:00etan irtengo da Goronda Beko kiroldegitik, eta geldialdia eta antzezpena egingo dituzte hurrengo toki hauetan: Mitxine kalearen eta Iturrikosolo eta Lehendakari Agirre kaleen bidegurutzean, Goiri plazan eta Ten-geltokiaren aparkalekuan. Ekitaldia Goronda beko kiroldegian amaituko da eta bertan ere herri-bazkaria egingo da. Txartelak apirilaren 20ra arte hartu daitezke Goronda Beko kiroldegiko tabernan, Erretiratuen Etxean edo elkarte laguntzaileei erosita. Bestalde, 19:00etan, erromeria egongo da tren-geltokiaren aparkalekuan, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik. Sondikako Udalak euskal ezkontzara baserritarrez jantzita joateko deia egin egin die herritarrei, haiek ere udal-ekintzaren parte izan daitezen.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).