Kukudantza Derioko elkarteak ongintzako dantza-jaialdia antolatu du ekainaren 3rako. Bi ekintza egingo dira jaialdiaren barruan, dantza-ikuskizuna eta dantza-saioa, eta sarreren bidez batzen den dirua Gure Señeak herriko elkarteari emango diote oso-osorik. Kukudantzarekin batera, Derioko dantza-taldeek eta dantzariek hartuko dute parte jaialdian, baita Ezkerraldeko eta Bilboko dantzariek ere.
Uda Gazten izena emateko epea: ekainaren 1etik 11ra, Gaztestazioan.
La Canasta Miguel Mihuraren antzezlana da, eta bertan Lauraren eta Ramonen arteko harremana aurkezten du: Laura boîte abeslaria da, eta Ramón, bera baino nagusia dena, bere maitalea; azken horrek ezkontzeko proposamena egin dio abeslariari, eta haien arteko harremana aldatuko da. Sutondoan Derioko emakumeen elkartearen antzerki taldeak Mihuraren lana antzeztuko du zapatuan eta domekan, ekainak 3 eta 4, Gurea Aretoan. Egun bietan saio bat egingo dute 19:00etan, eta sarrerak hemen erosi daitezke. Sarrera bakoitzak hiru euro balio ditu, eta oraindik sarrerak daude saio bietarako; hala ere, gutxi dira.