Sutondoak `La Canasta´ lana antzeztuko du asteburuan Derion

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 1a, 09:58

La Canasta Miguel Mihuraren antzezlana da, eta bertan Lauraren eta Ramonen arteko harremana aurkezten du: Laura boîte abeslaria da, eta Ramón, bera baino nagusia dena, bere maitalea; azken horrek ezkontzeko proposamena egin dio abeslariari, eta haien arteko harremana aldatuko da. Sutondoan Derioko emakumeen elkartearen antzerki taldeak Mihuraren lana antzeztuko du zapatuan eta domekan, ekainak 3 eta 4, Gurea Aretoan. Egun bietan saio bat egingo dute 19:00etan, eta sarrerak hemen erosi daitezke. Sarrera bakoitzak hiru euro balio ditu, eta oraindik sarrerak daude saio bietarako; hala ere, gutxi dira.