Euskal Herriko mugimendu feministak greba orokorrerako deitu du azaroaren 30erako. Zaintzen krisia erdigunera ekarriko dute berriro, eta hura gizarte osoaren erantzukizuna dela azpimarratu. Horri lotuta, Txorierriko talde feministek hitzaldia antolatu dute egunerako, urriak 19. Hitzaldia 18:30ean izango da Derioko Kultur Birikan eta hizlari arituko dira LAB sindikatuaren eta Etxekotu Gabeko Emakume Langileen elkartearen ordezkariak.
Literaturaz berbetan: Miriam Lukiren Argialdiak liburua. Urriaren 19an, 19:00etan, Anguleri kultur etxean.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |