Hitzaldia, greba feminista orokorraren harira

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 16a, 12:11

Euskal Herriko mugimendu feministak greba orokorrerako deitu du azaroaren 30erako. Zaintzen krisia erdigunera ekarriko dute berriro, eta hura gizarte osoaren erantzukizuna dela azpimarratu. Horri lotuta, Txorierriko talde feministek hitzaldia antolatu dute egunerako, urriak 19. Hitzaldia 18:30ean izango da Derioko Kultur Birikan eta hizlari arituko dira LAB sindikatuaren eta Etxekotu Gabeko Emakume Langileen elkartearen ordezkariak.