Berbagazte programaren baitan, surf- eta skate-ikastaroak antolatu dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleentzat. Surf-ikastaroa urriaren 5ean eta 11n izango da, eta skate-ikastaroa urriaren 25ean eta azaroaren 8an. Ikastaroak euskaraz egingo dira eta doakoak izango dira; hala ere, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta ikastarora joanez gero, itzuliko da. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Txorierrikoa izan behar da. Izena ematea: 747 447 579 eta berbalagun.txorierri@gmail.com.
Irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, San Migel jaiak ospatuko dituzte Derion, eta ohikoa denez, hango jai-batzordeak ume, gazte zein helduentzako egitarau zabala prestatu dute, guztiek jaiak gozatu ditzaten. Gainera, jai-batzordeak 60 urte bete ditu, eta urteurrenak ere isla izango du aurtengo ekintzetan.