Surf- eta skate-ikastaroak gazteentzat, doakoak eta euskaraz

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 25a, 09:16

Berbagazte programaren baitan, surf- eta skate-ikastaroak antolatu dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleentzat. Surf-ikastaroa urriaren 5ean eta 11n izango da, eta skate-ikastaroa urriaren 25ean eta azaroaren 8an. Ikastaroak euskaraz egingo dira eta doakoak izango dira; hala ere, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta ikastarora joanez gero, itzuliko da. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Txorierrikoa izan behar da. Izena ematea: 747 447 579 eta berbalagun.txorierri@gmail.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).