Sanmigelak prest dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 25a, 09:42

Irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, San Migel jaiak ospatuko dituzte Derion, eta ohikoa denez, hango jai-batzordeak ume, gazte zein helduentzako egitarau zabala prestatu dute, guztiek jaiak gozatu ditzaten. Gainera, jai-batzordeak 60 urte bete ditu, eta urteurrenak ere isla izango du aurtengo ekintzetan.  

Irailak 27, barikua

19:00 Txosnak zabaltzea eta konpartsen zapiak aurkeztea.

19:30 Kalejira eta deabruaren jaitsiera, Txipirones txarangak girotua.

21:00 Pregoia eta txupina.

21:30 Taloa txorizoarekin.

23:30 Erromeria: Trikizio.

03:00 Show Party!

 

Irailak 28, zapatua

10:00 Goizeko traka.

11:30 Lehiaketa gastronomikoak.

13:00 Arratsalde tematikoa hastea: San Fermin.

14:00-14:30 Kazolak aurkeztea.

15:00 Herri-bazkaria eta oso traka zaratatsua.

17:00 Umeentzako entzierroa.

17:30 Txupinazoa eta Dj Portyk girotutako entzierro mekanikoa. Koktelak.

00:30 Berbena: Atlantida orkestra.

Ondoren, Dj Porty.

 

Irailak 29, domeka

10:00 Goizeko traka.

12:00 Txosnak zabaltzea.

12:30 Umeentzako marrazki-lehiaketa eta konpartsa txikien jolasak.

17:00 Furor.

19:00 Dantzaldia, Sua Duo taldearekin.

20:00 Jubilatuentzako kopaua.

 

Urriak 3, eguena

17:30 Umeentzako mozorro-lehiaketa.

18:00 Partyman diskofesta eta aurpegia margotzea.

 

Urriak 4, barikua

19:00 Euskal dantzak: Lainomendi.

20:00 Txitxi-burruntzia.

00:00 Gau berezia: 60. urteurrena. Dj-ak, jolasak eta sorpresak.

02:00 Montaditoak.

 

Urriak 5, zapatua

10:00 Goizeko traka.

14:00 Indaba-jana.

16:00 Bingo berezia.

20:30 Umeentzako play-back lehiaketa.

21:00 Play-back lehiaketa.

00:30 Berbena: Vulkano orkestra.

Ondoren, Dj Porty.

 

Urriak 6, domeka

10:00 Goizeko traka.

12:30 60. urteurrenaren argazki-erakusketa.

13:00 Bermuta.

15:30 Jai-batzordearen bazkaria.

17:30 Konpartsen arteko jolasak.

19:00 Jaietako argazkiak eta bideoak.

19:30 Txokolatada.

20:00 Sariak banatzea eta jai-amaiera berezia. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).