09:30-13:30 Campus multikirolak. 12:00 (Larrondo), 16:30 (Lauroeta) eta 18:00 (Zabaloetxe) Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira.
10:00 Baserrietatik abestea. 12:30 Gabon-kantak herrigunetik. 13:30 Talo-tailerra, Kultura Etxean. 16:00 Galtzagorriek Olentzeroren eta Mari Domingiren kondaira kontatzea, Kultura Etxean. 16:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren bila joatea eta dantza- eta kantu-kalejira. 18:00 Olentzero eta Mari Domingiri gutuna ematea eta txokolatada.
11:00 Jolas librea, Ludoteka Txikin. 11:00 Bingoa, Ludoteka Gaztean. 17:00 Olentzeroren, Mari Domingiren eta Belen bizidunari desfilea, udaletxetik. Gaztainak eta txokolatea.
11:00-14:00 eta 18:30-20:00 Olentzero eta Mari Domingi, herrian zehar eta harrera. 17:00 Kalejira, Larrabarri baserritik. Harrera, Herriko Plazan.
17:00 Olentzero eta Mari Domingi kalejiran. Ekidazu abesbatzaren musika-emanaldia, umeentzako dantzak Kurutze dantza-taldearekin, gaztaina erreak, freskagarriak, gozokiak eta opariak banatzea.
Inisitue Zamudioko gazte asanbladak Gabonetako ekintzak antolatu ditu datozen egunetarako. Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Eguna ospatuko dute, eta abenduaren 31n, 18:00etatik aurrera, poteo musikatua egingo dute herritik. Horrezaz gainera, 20:20an urteari agurra esateko ekintza egingo dute, eta eskatu dute zerbait gorria eramateko.
Berbagazte egitasmoaren baitan, Crossfit-ikastaroa antolatu da abenduaren 23rako, 30erako eta urtarrilaren 8rako. Ikastaroa 10:30etik aurrera egingo da Derioko kiroldegian, eta 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzat da. Ekintzan parte hartzeko, euskaraz hitz egin behar da, eta txorierritarra izan. Doako ekintza da, baina 10 euroko fidantza ordaindu behar da; saioetara joanez gero, dirua itzuliko da. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu behar da, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.