Gabonetako ekintzak antolatu ditu Inisituek

Aikor aldizkaria 2024ko abenduaren 19a

Inisitue Zamudioko gazte asanbladak Gabonetako ekintzak antolatu ditu datozen egunetarako. Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Eguna ospatuko dute, eta abenduaren 31n, 18:00etatik aurrera, poteo musikatua egingo dute herritik. Horrezaz gainera, 20:20an urteari agurra esateko ekintza egingo dute, eta eskatu dute zerbait gorria eramateko.

Bestalde, Jumpyardera joango dira urtarrilaren 3an, eta urtarrilaren 10erako antolatu dute Bizkarsoro filmaren emanaldia Zamudiotorren. Saioa 19:00etan izango da, eta pelikula ikusi ostean debatea egongo da. Azkenik, urtarrilaren 11n, Bilboko manifestazioan hartuko dute parte.