Berbagazte egitasmoaren baitan, Crossfit-ikastaroa antolatu da abenduaren 23rako, 30erako eta urtarrilaren 8rako. Ikastaroa 10:30etik aurrera egingo da Derioko kiroldegian, eta 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzat da. Ekintzan parte hartzeko, euskaraz hitz egin behar da, eta txorierritarra izan. Doako ekintza da, baina 10 euroko fidantza ordaindu behar da; saioetara joanez gero, dirua itzuliko da. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu behar da, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).