19:00 Zinekluba: Indarkeriaren oihartzunak LARRABETZU Ludoteka gaineko lokalean
Martxoaren 18n, lehenengo hilekoari buruzko tailerra egingo da Sondikako Ludotekan, 19:00etatik 21:00etara. Zehatz-mehatz, aldibereko bi tailer izango dira: bata gurasoentzat, gaztelaniaz, eta bestea, 9 urtetik 13 urtera bitarteko umeentzat, euskaraz. Izen-ematea martxoaren 13ra arte egin daiteke 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidalita edo berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.
Zutunik! Larrabetzuko talde feministak Eskola Feminista antolatu du bigarren aldiz. Gizarte-sareetan azaldu dutenez, gaurkotasun handiko gaiak prestatu dituzte eta ekintzetan lehen mailako hizlariek hartuko dute parte. Ekintzak gaurtik, urtarrilak 28, apirilaren 29ra bitartean izango dira.