Martxoaren 18n, lehenengo hilekoari buruzko tailerra egingo da Sondikako Ludotekan, 19:00etatik 21:00etara. Zehatz-mehatz, aldibereko bi tailer izango dira: bata gurasoentzat, gaztelaniaz, eta bestea, 9 urtetik 13 urtera bitarteko umeentzat, euskaraz. Izen-ematea martxoaren 13ra arte egin daiteke 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidalita edo berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.