Euskaraldia eta Euskararen Eguna

Ia 2.500 txorierritar dabiltza Euskaraldian murgilduta

Euskaraldia azaroaren 23an hasi zen arren, ekimenean izena emateko epea hilaren 27an amaitu zen. Txorierriko arduradunek datuak jakinarazi dituzte, eta, horien arabera, gure eskualdean 2.492 lagunek egin dute bat egitasmoarekin: 1.636 ahobizi eta 856 belarriprest, hain zuzen ere.

Herriz herri hurrengo lerrootan dituzuen datuak jaso dira. Loiun, 221 lagunek eman dute izena Euskaraldian: 133 ahobizi eta 78 belarriprest; Sondikan, 566 pertsonak: 309 ahobizi eta 257 belarriprest; Derion, 490 herritarrek: 298 ahobizi eta 192 belarriprest; Zamudion, 387 lagunek: 237 ahobizi eta 150 belarriprest; Lezaman, 319 herritarrek: 243 ahobizi eta 76 belarriprest; eta Larrabetzun, 519 pertsonak: 416 ahobizi eta 103 belarriprest.  

Euskaraldiak hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, eta abenduaren 3ra arte egingo da. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).