Bihar, urtarrilaren 26an, Loiuko Putxera Lehiaketa egingo da zortzigarren aldiz, bertako Udalak antolatuta. Lehiaketa 09:00etan hasiko da, Zabaloetxe auzoan, eta izena ematea 09:00etatik 11:00etara egin beharko da liburutegian. Izena emateak bost euro balioko du.
Gabonetako postalen erakusketa, liburutegian.
Larrabetzuko egitasmoaren arduradunek hiru saio antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Urtarrilaren 16an, Idurre Eskisabelen Goseak janak obra edukiko dute hizpide, eta Harkaitz Cano berbalagun izango dute otsailaren 20an.
Eskola Zutunik! bertako talde feministak antolatu du Udalaren babesarekin. Orotara zortzi tailer egongo dira, eta horiek Faktoria Lilak eskainiko ditu. Tailerrak herritar guztientzat dira, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat, eta doakoak izango dira.