“Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen alde", Garbiñe Mendizabalen eskutik. Azaroaren 19an, 17:00etan, Kultur Birikan. Sutondoan elkarteak eta udalak antolatua.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, EGAZ Txorierrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi akademiko-profesionala antolatu dute gaur arratsalderako. Ekitaldia Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen gurasoentzat da, eta Politeknika Ikastegiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan prestatu dute. Derioko Kultur Birikan izango da 18:00etatik 19:30era. Besteak beste, gai hauek izango dituzte hizpide: prestakuntza-ibilbideak, eskualdeko hezkuntza-eskaintza eta lan-merkatuan gehien eskatzen diren trebetasunak.
Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.
“Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”, Itsasne Zubiriren eskutik. Azaroaren 23ra arte, Kultur Birikan.
Clyclecore Fitness, 13 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara, gimnasioan. Informazio gehiago: zorribike@zorribike.com.
“Munduko talderik onena. Athletic Klubaren istorioak”, Tomas Ondarraren eta Carlos Raneroren eskutik; BBK-k utzitakoa. Azaroaren 4tik 28ra, liburutegian.
XIV. Euskal Kantu ikastaroa. Azaroaren 9an, 15ean, 22an eta 29an, 19:15etik 20:15era, Uribarri Topalekuan. Zorrizketan euskara elkarteak antolatua.
“Jantzigintzaren industriako emakumeak”. Azaroaren 15etik 29ra, Anguleri kultur etxean. Hitzaldia: azaroaren 15ean, 18:30ean.
XVI. Gabon-postalen Lehiaketa. Epea: azaroaren 18tik 22ra. Argibideak, eskolan eta Anguleri kultur etxean.