Negozioetan IKT konponbideak ezartzeko programa

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 9a, 10:10

Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.  

Programa EGAZ Txorierrin bertan egingo da (Txorierriko etorbidea 46, pol. Berreteaga 13 A – Sondika), eta atal hauek edukiko ditu:

Urriaren 14an, 10:00etatik 14:00etara: Promozio aktiboa eta zuzendua, Interneten.

Urriaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara: Transformazio digitala, denbora eta dirua aurrezteko.

Urriaren 28an, 10:00etatik 12:30era: Gailu mugikorrak egoki erabiltzea.

Azaroaren 4an, 10:00etatik 14:00etara: Promozio aktiboa eta zuzendua, Interneten.

Azaroaren 18an, 10:00etatik 14:00etara: Zibersegurtasuna.

Azaroaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara: Fakturazio elektronikoa. 

Informazio gehiagorako: Iñigo Mazo Etxaniz (imazo@txorierri.eu, 944 536 370).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).