Jardunaldia Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan dago. Programak ikastetxeak eta ingurune soziolaborala elkarrengana hurbiltzea du helburu, ikasleei lan-aukeren berri emateko. Egitasmoak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola enpresetara bisitak, mahai sektorialak eta profesionalekin esperientziak partekatzea. Jardunaldian hauek hartuko dute parte: Jose Manuel Tubio, Txorierriko Politeknika Ikastegiko koordinatzaile pedagogikoa; Ainhoa Saenz orientatzailea; Jokin Gorozika, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoa; eta Ales Loustaunau, EGAZ Txorierriko zuzendaria.