Tximintx komunitateak “Komunikazioa eta sare sozialak mugimendu sozialetan” ikastaroa antolatu du azaroaren 23rako. Ikastaroaren helburua da sare sozialetan trebatzea eta mugimendu sozialen komunikazioa hobetzea. Bestalde, teknologia berrien inguruko gaia oso mamitsua da, eta hura euskaraz jorratzea ere badute xede.
Belbur Barik lehiaketaren sariak banatzea. Azaroaren 23an, 19:00etan, Kultur Aretoan.
Santa Zezilia, Ipar Alde abesbatzaren eskutik. Azaroaren 23an, 19:00etan, San Isidro elizan.
Urriaren eta azaroaren bitartean, EGAZ Txorierrik Inplantariak programa eskainiko du doan. Programa SPRIrena da eta helburua negozioetan IKT konponbideak ezartzea da, lehiakortasuna handitu dezaten. Egitasmoa autonomo, ekintzaile eta mikeoETEentzat da, merkataritza eta ostalaritza sektoretakoentzat izan ezik.
“Mugimendua naturan, teknologia eta ametsak”, Itsasne Zubiriren eskutik. Azaroaren 23ra arte, Kultur Birikan.
Clyclecore Fitness, 13 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara, gimnasioan. Informazio gehiago: zorribike@zorribike.com.
“Munduko talderik onena. Athletic Klubaren istorioak”, Tomas Ondarraren eta Carlos Raneroren eskutik; BBK-k utzitakoa. Azaroaren 4tik 28ra, liburutegian.
XIV. Euskal Kantu ikastaroa. Azaroaren 9an, 15ean, 22an eta 29an, 19:15etik 20:15era, Uribarri Topalekuan. Zorrizketan euskara elkarteak antolatua.
“Jantzigintzaren industriako emakumeak”. Azaroaren 15etik 29ra, Anguleri kultur etxean. Hitzaldia: azaroaren 15ean, 18:30ean.
Derio Olgetan. Azaroaren 23an eta 24an, 17:00etatik 20:00etara, frontoian.