Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara izango da Derioko Kultur Birikan eta hiru euro balio izango du. Izar Mendiguren Cosgayak saioa zuzenduko du. Mendiguren Aiaraldeko Faktoriako kidea eta aditua da.
Tximintx komunitateak “Komunikazioa eta sare sozialak mugimendu sozialetan” ikastaroa antolatu du azaroaren 23rako. Ikastaroaren helburua da sare sozialetan trebatzea eta mugimendu sozialen komunikazioa hobetzea. Bestalde, teknologia berrien inguruko gaia oso mamitsua da, eta hura euskaraz jorratzea ere badute xede.
Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara izango da Derioko Kultur Birikan eta hiru euro balio izango du. Izar Mendiguren Cosgayak saioa zuzenduko du. Mendiguren Aiaraldeko Faktoriako kidea eta aditua da.