Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.
“Ezagutu non sortzen den gure etorkizuna” argazki-erakusketa. Urriaren 12ra arte, Aralar kalean.
Irailerako eta urrirako, parekidetasuna eta ahalduntzea lantzeko ekintzak antolatu dituzte Moreak Lezamako elkarte feministak eta Lezamako Udalak eta Berdintasun Arloak. Hiru ekintza izango dira: zineforuma, batukada-tailerra eta ahalduntze- eta ongizate-tailerra. Leku mugatua egongo da eta izena ematea egin behar da berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.
Anton Van Dycken grabatuak. Urriaren 1etik 15, udal-liburutegian