Literaturaz berbetan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko irailaren 1a

Nerea Loiola idazlea (Erein argitaletxea)

Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.