Berdintasun arloko ekintzak Lezaman

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 10a, 09:08

Irailerako eta urrirako,  parekidetasuna eta ahalduntzea lantzeko ekintzak antolatu dituzte Moreak Lezamako elkarte feministak eta Lezamako Udalak eta Berdintasun Arloak. Hiru ekintza izango dira: zineforuma, batukada-tailerra eta ahalduntze- eta ongizate-tailerra. Leku mugatua egongo da eta izena ematea egin behar da berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.

Irailaren 24an, zineforuma egongo da Kultur Aretoan: Erlauntza pelikula. Hamazortzi urtetik gorako herritarrentzako ekintza da eta 18:30etik 20:30era egingo da. Bestalde, eta Silvia Palumboren eskutik, “Mujeres en bandada” ahalduntze espresiborako batukada tailerra egingo da irailaren 25ean, 27an eta 29an. Herriko emakumeentzako tailerra da. Palumbo Argentinako artista, kantautorea eta aktibista feminista da.

Azkenik, Einer Larrabeiti psikologoak ahalduntze- eta ongizate-tailerra emango du urriaren 6an, 8an eta 22an. Herritar guztientzako tailerra da eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dira bertan: hazkunde pertsonala, estimulu atseginak eta ez atseginak ulertzea eta atxikimendurik gabe egitea. Saioak Kultur Aretoan izango dira.