Asteburuan Inauteriak ospatuko ditugu Euskal Herriko eta Txorierriko herrietan, eta Baserri Antzokian ere bat egingo dute festarekin. Izan ere, Inauteri-jai handia antolatu dute barikurako, otsailak 17. Jaia 23:00etatik 06:00etara izango da eta musika DJ MiniAnnek jarriko du, mundu osoak dantza egin dezan. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, sorpresak egongo dira gau osoan zehar. Sarrerak 10 euro balio du eta, giro atseginez gainera, prezioaren barne dago kopa bat edo bi kalimotxo, kaña edo freskagarri.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Maskara-tailerrak. Otsailean, ludotekan.
Derioko Udalak jakinarazi duenez, asteetan egindako lanaren ondoren, prest dute Inauterietako programa. Inauteriak otsailaren 17tik 19ra ospatuko dituzte bertan. “Aurten ere kolorez eta fantasiaz beteko da udalerria, derioztar guztientzako jarduera-programa zabala prestatu baita”.
Inisitue Gazte Asanbladak antolatuta, barikuan, otsailak 17, Inauteriak izango dira Zamudion. Aurten aukeratu duten gaia da “pelikulak”, eta, jakinarazi dutenez, 20:00etatik aurrera musikak lagunduta ibiliko dira tabernaz taberna. Topagune Amairu taberna ipini dute eta handik kalejirari ekingo diote. Gainera, bingo musikatua egingo dute herriko tabernetan eta saria egongo da mozorro onenarentzat.