Asteburuan Inauteriak ospatuko ditugu Euskal Herriko eta Txorierriko herrietan, eta Baserri Antzokian ere bat egingo dute festarekin. Izan ere, Inauteri-jai handia antolatu dute barikurako, otsailak 17. Jaia 23:00etatik 06:00etara izango da eta musika DJ MiniAnnek jarriko du, mundu osoak dantza egin dezan. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, sorpresak egongo dira gau osoan zehar. Sarrerak 10 euro balio du eta, giro atseginez gainera, prezioaren barne dago kopa bat edo bi kalimotxo, kaña edo freskagarri.