Bestalde, hurrengo egunean, otsailak 18, 11:30ean, mozorro-tailerra egongo da udal-liburutegian, eta 19:30ean, mozorro-jaia Gaztestazioan. Domekan, otsailak 19, eta Zamudioko Udalak antolatuta, umeen mozorro-lehiaketa izango da 12:00etatik aurrera Sabino Arana plazan. Dj baten saioa ere egongo da. Mozorro-lehiaketan parte hartzeko, izena eman daiteke otsailaren 17ra arte ADI Zamudio aplikazioaren bidez, udaletxean edo www.zamudio.eus webgunean. Era berean, 12:30ean tostada-lehiaketa egingo da Adintsuen Etxean. Azkenik, hurrengo asteetan Inauteriei lotutako ekintzak egingo dira Ludotekan eta Gaztestazioan.