Deriok prest du Inauterietako programa

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 27a, 13:46

Derioko Udalak jakinarazi duenez, asteetan egindako lanaren ondoren, prest dute Inauterietako programa. Inauteriak otsailaren 17tik 19ra ospatuko dituzte bertan. “Aurten ere kolorez eta fantasiaz beteko da udalerria, derioztar guztientzako jarduera-programa zabala prestatu baita”.

Otsailak 17, barikua (Eskolako ekintzak, AMPA Txikiren laguntzarekin)

16:00 Txikientzako tailerrak, eskolan.

17:00 Diskoteka, eskolan.

18:30 Txokolatada.

19:30 Turistreando antzezlana, Trapu Zaharra taldearen eskutik.

Otsailak 18, zapatua

18:00 Mozorro lehiaketa. Jaitsiera, elizatik. Musikak girotua. Dinosauroen ikuskizuna.

19:30 Desfilea.

Sariak banatzea, frontoi alboko kirol pistetan.

Unai Goiko dj-a.

Otsailak 19, domeka

18:30 Dantzaldia, Nagusien Etxean.

Mozorro lehiaketan parte hartu ahal izateko, jaitsiera egin behar da derrigorrean. Lehiaketan izena ematea www.derio.eus webgunean egin behar da.