Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Ohi legez, eta Zamudioko Udalak bultzatuta, martxoan Marchinlilac kanpaina egingo da liburutegian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Gazteentzako eta helduentzako lehiaketak egingo dira eta ipuin-kontalaria ere egongo da. Gainera, emakume idazleen gida eta neska eta mutil abenturazaleen gida ipiniko dira erabiltzaileen eskura, lehiaketan parte hartzea errazteko.
Martxoaren 8aren harira, Lezamako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena bihar, martxoak 3, izango da 18:30ean, Kultura aretoan: “La mujer y el deporte profesional: reconocimiento e igualdad” mahai-ingurua. Bertan parte hartuko dute Olatz Arrizabalaga pilotariak, Ana Astobieta futbolari ohiak, Rosó Buch saskibaloi-jokalariak, Karmele Gisasola herri-kirolariak eta Ainhoa Tirapu futbolariak. Moderatzailea izango da Goizane Gernika kazetariak.