Bestalde, hurrengo egunerako, martxoak 4, bertso-saio feminista antolatu du Moreak Lezamako talde feministarekin batera. Saioa 12:30ean, izango da Kultura Aretoan eta hauek ibiliko dira bat-batean: Onintze Enbeita, Oihane Bartra eta Josune Aramendi. Martxoaren 8an, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Hilari Astorki plazan, eta martxoaren 24an, 17:00etatik 24ra, Berdintasunaren Aldeko Eguna ospatuko dute Gaztelekuan.