Bagilaren 24an, Lagatzu Eguna ospatuko dabe Zamudion, eta hango euskera alkarteak proposamen berezia egingo deusku, euren berbetan historikoa izango dana: Carmen Mendigurenen pastorala. Ekintzan alderdi bi buztartuko dabez: alde batetik, Carmen Mendiguren zamudioztarra ekarriko dabe gogora; eta bestetik, Iparraldeko pastorala hurbilduko deutsee ikusleei.
Lagatzu Eguna. Ekainaren 24an, 12:00etatik aurrera: Carmen Mendiguren pastorala, kelejira, herri-bazkaria, Taberna Ibiltaria eta erromeria.
Derioko Udalak jakinarazi duenez, “Uda martxan” egitasmoak antzerkia, zinema eta magia eramango ditu Deriora datozen asteetan. Guztira zazpi ikuskizun izango dira, eta guztiez doan disfrutatzeko aukera egongo da. Egitasmoa datorren astean hasiko da: ekainaren 16an, 22:00etan, Little Miss Sunshine filma euskaraz emango da kantxetan.
Ekainaren 23tik 24ra bitartean, asteburu bizi-bizia izango dute Sondikan, San Joan jaiak ospatuko dituzte eta. Asteburua ekintzaz betetako etorriko da eta sondikoztarrek zail izango dute atsedena hartzea. Izan ere, ia 40 ekitaldi antolatu dira adin eta gustu guztientzat. Haien artean daude kirol-probak, musika-saioak, gastronomia-lehiaketak, erakustaldiak, eta, noski, San Joan kalejira eta sua.