Conjunto Sound Clubeko lagunak Txorierriko Baserri Antzokian (BAN) izango dira irailaren 30ean, udari behar bezala agur esateko. Izan ere, egun horretarako The Festibal jaialdia antolatu da, eta 12 orduan house musikarik onena etengabe entzuteko eta dantzatzeko aukera egongo da bertan. Jaialdiak bi gune edukiko ditu: alde batetik, terraza, non 18:00etatik 00:00etara Open Air Sessions egingo diren; eta bestetik, BANen barrualdea, non 00:00etatik 06:00etara Club Sessions egingo diren.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Barikuan, irailak 22, San Migel jaiak hasiko dira Derion, eta, ohikoa denez, jai-batzordeakauzotar eta herritar guztiek gozatzeko moduko jai-egitaraua antolatu du. Urriaren 1era artehainbat ekintza izango dira bertan, hala nola musika, gastronomia-lehiaketak eta mozorroak.
Lauroetako jai-batzordeak prest du San Migel jaietako egitaraua, asteburuan herritarrek ederto pasatu dezaten. Besteak beste, txapelketak, bertso-saioa, mendi-ibilaldia, umeentzako jolasak, musika eta hitzordu gastronomikoak izango dira Loiuko auzoan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |