Musika 12 orduan BANen, udari agur esateko

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 13a, 11:40

Conjunto Sound Clubeko lagunak Txorierriko Baserri Antzokian (BAN) izango dira irailaren 30ean, udari behar bezala agur esateko. Izan ere, egun horretarako The Festibal jaialdia antolatu da, eta 12 orduan house musikarik onena etengabe entzuteko eta dantzatzeko aukera egongo da bertan. Jaialdiak bi gune edukiko ditu: alde batetik, terraza, non 18:00etatik 00:00etara Open Air Sessions egingo diren; eta bestetik, BANen barrualdea, non 00:00etatik 06:00etara Club Sessions egingo diren.   

Musika hurrengo hauen kontura izango da: Cristian Warehouse, Gaby, Gonzalo Klandestino, Alberto Villa, Divinoa eta Javi V. Sarrerak 25euroan eskuratu daitezke Baserri Antzokian bertan edo 669 574 546 (Karletes) whatsappa bidalita. Era berean, leku hauetan ere erosi daitezke: La Jarrita Helá, Sex dlux Shop eta Cran Arte Grafico. Prezioaren barne daude sarrera eta edaria (Konbinatu bat edo bi garagardo edo freskagarri).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).