Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin elkarlanean, Zorribike Lezamako txirrindularitza-taldeak txirrindularitza egokitua ezagutzeko ekitaldia antolatu du urriaren 21erako. Saioa 10:00etatik 13:00etara izango da Kurtzeko parkinean eta bertan txirrindularitzak kirolaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu ahalko dira.
Estraminea Larrabetzuko abeltzainen elkarteak antolatuta, zapatuan, urriak 21, artzain-txakurren erakustaldia izango da Etxebarritxuko landan. Erakustaldiaz gainera, Alejandro Ibarra artzain-txakurren hezitzaileak azalduko ditu artzaintza-teknikak eta nekazaritzako inguruko txakurrentzako obedientzia-teknikak. Saioa 11:00etatik 14:00etara izango da eta hara hurbildu daiteke txakurra artzaintza-tekniketan hezi nahi duen edonor zein txakurra ganaduarekin ibiltzera ohitzea nahi duena. Esan dutenez, saioa aurrerago egingo den ikastaro baten aurrerapena da.
“Haurren aurrean helduok heldu” ekimenari lotutako dantzaldia, Dj Kaktusek girotua. Urriaren 21ean, arratsaldean.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Bertokoaz arduratzen dira Txorierriko Baserri Antzokian, eta horregatik, jai berezia prestatzen dabiltza urriaren 21erako eta 22rako. Tokiko ekoizleen eta eragileen lanaren garrantzia azpimarratzeaz gainera, egitasmoak euskal kultura eta euskara nabarmentzea du helburu. Horretarako, ekintza-sorta zabala izango da asteburuan zehar. Egitaraua datozen egunetan jakinaraziko duten arren, zertzelada batzuk eman dituzte hari buruz.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |