Zapatuan, bertoko produktuen azoka txikia izango da goizean. Perretxiko-erakusketa ere egongo da, eta janari-postuak ipiniko dira; talo- eta txakolin-postuak, haien artean. Era berean, euskal dantzen agerraldia izango da bertoko dantza-taldeen eskutik, eta zenbait tailer egongo da umeentzat. Egun osoan euskal musikaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera ederra egongo da, eta arratsaldean ere zuzeneko musika disfrutatu ahalko da. Domekarako, bestalde, bizikleta-ibilaldia antolatu da Gela Pedagogikoaren elkarlanean, eta hori bukatzean, zozketa bereziak egongo dira.