Txirrindularitza egokitua ezagutzeko ekintza Lezaman

a: Pexels 2023ko urr. 17a, 09:26

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin elkarlanean, Zorribike Lezamako txirrindularitza-taldeak txirrindularitza egokitua ezagutzeko ekitaldia antolatu du urriaren 21erako. Saioa 10:00etatik 13:00etara izango da Kurtzeko parkinean eta bertan txirrindularitzak kirolaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu ahalko dira.  

Besteak beste, bizikletan ibiltzen ikasteko zirkuituak eta kirol-trebetasuna lantzeko guneak egongo dira, eta, eguna biribiltzeko, familia-martxa egingo da. Nork bere bizikleta eraman dezake ekintzara, baina bizikletak uzteko zerbitzua ere egongo da. Bestalde, ekintza inklusiboa da eta, hortaz, txirrindularitza-material egokitua ipiniko da beharrizan bereziak dituzten parte-hartzaileen eskura.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).