Estraminea Larrabetzuko abeltzainen elkarteak antolatuta, zapatuan, urriak 21, artzain-txakurren erakustaldia izango da Etxebarritxuko landan. Erakustaldiaz gainera, Alejandro Ibarra artzain-txakurren hezitzaileak azalduko ditu artzaintza-teknikak eta nekazaritzako inguruko txakurrentzako obedientzia-teknikak. Saioa 11:00etatik 14:00etara izango da eta hara hurbildu daiteke txakurra artzaintza-tekniketan hezi nahi duen edonor zein txakurra ganaduarekin ibiltzera ohitzea nahi duena. Esan dutenez, saioa aurrerago egingo den ikastaro baten aurrerapena da.