Larunbata, martxoak 16

10:00

Lezama Bizirik: Batzar Irekia

Goitioltza, Lezama | Bilera

Lezama Bizirik elkarteak zabaldu duenez, zapatuan, martxoak 16, batzar irekia egingo dute Goitioltzako txokoan. “Bertan HAPOren aurrerapena aztertu, eta Lezamako baso publikoetan egindako praktika okerrengatik epaitegiak abiatutako diligentzien berri emango da”, adierazi dute. Batzarra 10:00etan hasiko da eta kopaua ere egingo da. “Batzarrera nahi duen edonor etorri daiteke”.

Lezama Bizirik: Batzar Irekia Goitioltza

Lezama Bizirik elkarteak zabaldu duenez, zapatuan, martxoak 16, batzar irekia egingo dute Goitioltzako txokoan. “Bertan HAPOren aurrerapena aztertu, eta Lezamako baso publikoetan egindako praktika okerrengatik epaitegiak abiatutako diligentzien berri emango da”, adierazi dute. Batzarra 10:00etan hasiko da eta kopaua ere egingo da. “Batzarrera nahi duen edonor etorri daiteke”.

10:30

Bizkaia Cup

Larrabetzuko frontoia, Larrabetzu | kirola

Partidak bihar, martxoak 16, 10:30etik aurrera izango dira udal-pilotalekuan. Emakumezkoen paleta gomaz C kategorian, Areatza HI eta Gallarta ibiliko dira norgehiagoka; Paleta gomaz C kategorian, Danak Bat eta Artza A; eta Emakumezkoen paleta gomaz B kategorian, Alaitasuna 2 eta Joko Alai 2. Horrezaz gainera, eskola-kirolaren erakustaldiak egongo dira eta sariak zozkatuko dira.

Bizkaia Cup Larrabetzuko frontoia

15:00

Boilur-jardunaldiak Zamudion

Galbarriatu, Zamudio | Bazkaria

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak boilurra protagonista izango den jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 16rako. Galbarriatuko txokoan, 15:00etan, bazkaria egingo dute eta hura sei platerek osatuko dute. Bazkariak 55 euro balioko ditu, eta erreserbak martxoaren 12ra arte egin daitezke 658 746 537 telefono-zenbakira deituta edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Leku mugatua dago.

Boilur-jardunaldiak Zamudion Galbarriatu

19:00

Txorierriko dantzarien topaketa

Baserri Antzokia, Derio | Dantzak

Txorierriko dantza-taldeetako kideek hitzordua dute martxoaren 16an, Baserri Antzokian. Arratsaldeko 7etatik aurrera dantzen erakustaldia izango da eta bertan dantza-talde hauek hartuko dute parte: Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goi Alde (Erandio). Ondoren, erromeria egongo da eta, eguna biribiltzeko, musika ipiniko du dj batek.

Txorierriko dantzarien topaketa Baserri Antzokia

Txorierriko dantza-taldeetako kideek hitzordua dute martxoaren 16an, Baserri Antzokian. Arratsaldeko 7etatik aurrera dantzen erakustaldia izango da eta bertan dantza-talde hauek hartuko dute parte: Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goi Alde (Erandio). Ondoren, erromeria egongo da eta, eguna biribiltzeko, musika ipiniko du dj batek.

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»