Txorierriko dantzarien topaketa BANen

a: Txorierriko dantza taldeak 2024ko mar. 12a, 11:33

a: Txorierriko dantza taldeak

Txorierriko dantza-taldeetako kideek hitzordua dute martxoaren 16an, Baserri Antzokian. Arratsaldeko 7etatik aurrera dantzen erakustaldia izango da eta bertan dantza-talde hauek hartuko dute parte: Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goi Alde (Erandio). Ondoren, erromeria egongo da eta, eguna biribiltzeko, musika ipiniko du dj batek.