Lezama Bizirikek batzar irekira deitu du zapaturako

a: Lezama Bizirik 2024ko mar. 13a, 10:41

a: Lezama Bizirik

Lezama Bizirik elkarteak zabaldu duenez, zapatuan, martxoak 16, batzar irekia egingo dute Goitioltzako txokoan. “Bertan HAPOren aurrerapena aztertu, eta Lezamako baso publikoetan egindako praktika okerrengatik epaitegiak abiatutako diligentzien berri emango da”, adierazi dute. Batzarra 10:00etan hasiko da eta kopaua ere egingo da. “Batzarrera nahi duen edonor etorri daiteke”.