Bizkaia Cup txapelketaren finalak bihar Larrabetzun

a: Bizkaia Cup 2024ko mar. 15a, 09:55

Partidak bihar, martxoak 16, 10:30etik aurrera izango dira udal-pilotalekuan. Emakumezkoen paleta gomaz C kategorian, Areatza HI eta Gallarta ibiliko dira norgehiagoka; Paleta gomaz C kategorian, Danak Bat eta Artza A; eta Emakumezkoen paleta gomaz B kategorian, Alaitasuna 2 eta Joko Alai 2. Horrezaz gainera, eskola-kirolaren erakustaldiak egongo dira eta sariak zozkatuko dira.