Boilur-jardunaldiak Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 21a, 12:50

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak boilurra protagonista izango den jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 16rako. Galbarriatuko txokoan, 15:00etan, bazkaria egingo dute eta hura sei platerek osatuko dute. Bazkariak 55 euro balioko ditu, eta erreserbak martxoaren 12ra arte egin daitezke 658 746 537 telefono-zenbakira deituta edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Leku mugatua dago.

Juan Ranilla sukaldariak prestatuko du menua, eta platerak hauek izango dira: Arabako boilur beltza erabilita egindako artisau-kroketak; etxeko tagliatelleak, hirugihar kurruskaria eta Arabako boilur beltzaz egindako saltsa holandarra; txipiroiz betatako alkatxofa gainerrea, gorgonzola gaztarekin eta boilurrarekin; bakailao-trontzoa urinean emana, Arabako beluga dilistak eta patata- eta boilur-aparra;  orein-civeta, txiribiak, kalabaza glasatua eta Arabako boilur beltza; eta Idiazabal gazta-tarta krematsua, marrubiak banillarekin eta izozkia. Platerak Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako txakolinaz lagunduta aterako dira mahaira: Izadi 2020, ondua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).